Pertsona batek sufrimendu emozional eta psikikoa duenean, bere kasa ezin duela aurrera egin uste duenean. Barne auziek hainbat forma hartzen dute, hainbat mozorro; sintomak dira, ondoeza sortzen diguten sintomak. Psikoterapiak ondoeza ulertzen lagunduko digu.

Noiz joan

Ohiko sintomak hauek izaten dira: antsietatea, bakardade sentsazioa, depresioa, aldarte aldaketak, sexu arazoak, fobiak, obsesioak, neke kronikoa, oldarkortasuna eta bortizkeria, beldurra eta angustia sortzen duten beste edozein egoera.

Pertsona batek bere burua hobeto ezagutu nahi duenean, bere funtzionatzeko era eta besteekin funtzionatzeko era hobeto ezagutu nahi duenean, egun den pertsona izatera eramn duena ulertu nahi duenean.